IRTEERA KASKONDOAK ETA OINARINAK 2

IRTEERA KASKONDOAK ETA OINARINAK 2

2013-01-23 Noticias 0

 

SAIBIGAIN

2013. urteko Urtarrilaren 20an egin genuen irteera hau.

Eguraldi txarra egin arren, Magdalenan Plazan geratu ginen 8:50 Gasteizeko autobusa hartzeko eta Urkiolako geltokian bajatzeko txango hau egiteko.

Hasiera batean Toki Alai interpretazio zentrora igo ginen eta han itxaron genuen euri asko egiten zuelako.

Euria baretu zuenean pixkanaka pixkanaka Saibigain mendira eramaten duen bidea hartu genuen baina euria berriro bueltatu zen, eta horren ondorioz hotza ere bazegoen.

Bidea hartuta edurra ikusi genuen mendi guztian eta umeak alai zeuden edurra ikusteagatik.

Bidea jarraitu  ahala edurra hasi zen eta behelaino asko zegoen baina gu aurrera jarraitu genuen.

Azkeneko txanpa geratzen zenean edurra gero eta gogorrago ari zen eta haizea gogor ere jotzen zuen.

Umeak eta nerabeak ahalegin guztiak egin eta gero Saibigain mendian dagoen gurutzera heldu ginen, horra hor argazki batzuk:

 Gurutzean Egon eta gero edurrarekin jolastu genuen baina azkar bajatu behar izan ginen edurra berriro hasi zelako eta hotz asko egiten zuelako.

Behera heldu ginenean Urkiolan dagoen aterpetxera joan ginen hamaiketakoa jateko eta lasai lasai egoteko.

Kaskondoak 12:50 joan ginen autobús geltokira, Durangora bueltatzeko eta Oinarinak 2 goian geratu ziren arratsalderarte.

Jende gutxi etorri arren oso ondo pasatu genuen txango honetan. Naturarekin gozatu genuen eta jolasteko aukera izan genuen.

ANIMO!!!!!

Xabi Usaola

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar