Gabon Jaia
Goizean, 12.00ak aldera Gabon Jaiari hasiera eman genion. 13.00etan talde bakoitzeko ordezkari bat bere taldeari buruzko aurkezpen txiki bat egin zuen, taldeak nola funtzionatzen duen eta zer egiten duten azalduz. Goizean zehar taldeen stand-ak egon ziren. Honetaz gain, Inurri Eskaut Taldekoak merkatu txikia jarri genuen eta baita Bidezko Merkataritza sustatzeko postua. Merkatuan egon ziren gure gurasoak lan pilo bat egiten, eta Bidezko Merkataritzan adar nagusiak egon ziren. La Otra mirada elkartea artisau lanak saltzeko postua jarri zuten.
Arratsaldean, tailer eta jolas desberdinak egon ziren. Honetara Durangoko eta Durangaldeko hainbat haur eta gazte etorri ziren ondo pasatzeko asmotan. Tailer eta jolas desberdinetan parte hartu ostean sorpresa bat izan zuten, Bidebarri Taldeak prestatutako txokolate beroa bizkotxoekin.
Jolastu eta ondo pasatu ostean, denok batera Gabon Jaiari amaiera emateko 19.00etan meza ospatu genuen. Mesa oso berezia izan zen, mezulari bat bizikletan elizara sartu eta opari bat utzi zigun. Oparia zabaldu eta Beleneko Bakearen Argia bertan zegoen. Orduan, denon artean elkarbanatzeko aukera izan genuen. Beraz, poztasunez eta alaitasunez ospatu genuen.








