Lehen kontaktua/ Primer contacto Kos



Eskautontzat, natura gure eguneroko bizitzaren parte oso garrantzitsu bat da. Horregatik, Koskorrek ere natura maitatzen ikas dezaten, irteera bat egin dugu Apatara. Irati monitoreak mendian baserri bat duela aprobetxatuz, Inurriko Koskorrek lehen kontaktua izan dute eskaut bezala naturarekin.

Autobusa goizean goiz hartuta, eta oraindik batzuk nagiak ateratzen egon diren arren, Apatara joan gara. Bertan, herritik bueltatxo bat eman ostean, baserrien artetik doan bide bat hartu eta abenturari ekin diogu. Laster utzi dugu bide hori alde batera, eta basotik doan pista batetik abiatu gara.


Aldapa gora ibiltzen hasi gara, eta hor hasi dira kexak eta nekeak. Beroagatik txubaskeroa kendu, eta  Koskorrok pausoka pausoka aldapa igo du. Eskertu behar da inguruan geneukan paisaiak eta basoak eman digun aurrera jarraitzeko indarra. Eta Koskorrak izanda hanka laburrak ditugun arren, heltzea lortu dugu.


Ze gustura sartu garen barrura, bertan Iratiren aitak prestatutako suaren beroaz disfrutatzeko! Hala ere, ez gara haraino joan sutondoan egun osoa pasatzeko. Beraz, kanpora irten gara berotu eta gure artean ezagutzen jarraitzeko (eta ondo pasatzeko) joku batzuk egitera. Zelai errea, txanpia… bota ditugun barreak itzelak izan dira!


Ondoren, baserriko animalia batzuk ikusteko aukera izan dugu. Hiru txakur eduki ditugu denbora osoan gure konpainian. Gainera, zaldiari jaten eman diogu eta oiloak eta txitak ikusi ditugu. Eta noski, hainbeste gauza egin ondoren gosea sartu zaigu. Eskerrak Iratik eta bere aitak parrillan txorizoa egin digutela eta bokatan jan dugula hamaiketako bezala…


Kurtso hasieratik lanean gabiltza adarrera jende gehiago etor dadin. Hori dela eta, bazkaldu aurretik kartel batzuk egiten hasi gara, amaitzen ditugunean Durangotik jarri eta jendea Inurrira apuntatu dadin. Lan eta lan, bazkalordura iritsi gara. Bazkaldu, eta digestioa izateko denbora librea izan ondoren, baserriko kanpoaldean jolasten ibili gara. Argazki asko egin ditugu, primeran pasatu dugula demostratzen dutenak.


Amaitzeko, dena jaso eta batu, eta apurka-apurka Apatako autobus paradara abiatu gara bueltan. Agur Eskauta egin dugu han, gure abentura hau amaitutzat emateko. Horrela, Durangora iritsi gara, guztiok nekatuta, baina hurrengo batean beste abentura bat egiteko gogoekin!

Zuk ere parte hartu nahi baduzu, deitu edo idatzi, zure zain gaude!

Tel: 94 681 55 21
inurrieskaut@gmail.com
Para los scout, la naturaleza es una parte importante de nuestro día a día. Por eso, para que las/los Koskorrak también aprendan a amar la naturaleza, hemos hecho una salida a Apata. Aprovechando que la monitora Irati tiene un caserío en el monte, las/los Koskorrak de Inurri han tenido el primer contacto con la naturaleza como scout.

Hemos cogido el bus prontito a la mañana, y aunque alguna/o todavía se estaba quitando las legañas, hemos ido a Apata. Una vez llegado, hemos dado una vueltita por el pueblo, y hemos comenzado la aventura por un camino entre caseríos. Pronto hemos dejado de lado ese camino, y nos hemos desviado por una pista que se adentra en el bosque.

Hemos empezado a caminar cuesta arriba, y aquí han empezado las primeras quejas y los primeros cansancios. Nos hemos quitado el chubasquero para airearnos, y paso a paso, hemos subido la cuesta. Hay que agradecer las fuerzas que nos han dado el paisaje y el bosque que teníamos alrededor. Y aunque tenemos las piernas cortitas, hemos logrado llegar.

¡Qué gusto entrar dentro y disfrutar del calor que daba el fuego que nos había preparado el padre de Irati! Aun así, no habíamos ido hasta allí para pasar el día a la vera del fuego.  Por lo tanto, hemos salido fuera a hacer unos juegos para entrar en calor y para conocernos mejor (y como no, para pasárnoslo bomba). Campo quemado, el champi… ¡qué risas nos hemos echado!

Después, hemos tenido la oportunidad para ver unos animales del caserío. Hemos tenido a tres perros todo el rato en nuestra compañía. Además, hemos dado de comer al caballo y hemos visto a las gallinas con los polluelos. Y claro, como hemos hecho tantas cosas nos ha entrado hambre. Menos mal que Irati y su padre nos han preparado chorizo a la parrilla y nos lo hemos comido para almorzar…
  
Desde que empezó el curso, estamos trabajando para que más gente se una a la rama. Por eso, antes de comer hemos empezado a elaborar unos carteles, que cuando los acabemos los pondremos por Durango para que la gente se apunte a Inurri. Trabajando y trabajando, ha llegado la hora de comer. Hemos comido, y después de haber tenido tiempo libre para hacer la digestión, hemos estado jugando en la parte de fuera. Hemos hecho muchísimas fotos que demuestran que nos lo hemos pasado en grande.
  
Para terminar, hemos recogido y limpiado todo y poco a poco hemos comenzado la vuelta a la parada de Apata. Allí hemos hecho el Agur Eskaut para dar por cerrada la aventura. Y así, hemos llegado a Durango, todos cansados, ¡pero con muchas ganas de volver a adentrarnos en otra aventura!

Si tú también quieres participar, llama o escríbenos, ¡te esperamos!
Tel: 94 681 55 21

inurrieskaut@gmail.com

KOS salida Atxondo
Partekatu!