Gabon Jaia “Argia bizirik mantendu”!

Zapatuan, Abenduak 21, Durangoko Santa Maria elizpean Gabon Jaia ospatu genuen, Argia Bizirik Mantendu lelopean. Durangoko Tabira Pastoral Barrutiko talde batzuk parte hartu genuen; Uztartuz, Cáritas, Hoac, Mesa Catequesis, Preadolescencia y Juventud, Bidebarri Otoitz Taldea, La Otra Mirada, Jaed, Pastoral de la Salud eta Inurri Eskaut
Taldea.


Goizean, 12.00ak aldera Gabon Jaiari hasiera eman genion. Talde bakoitzeko ordezkari bat bere taldeari buruzko aurkezpen txiki bat egin zuen, taldeak nola funtzionatzen duen eta zer egiten duten azalduz. 12.30etan taldeen stand-ak egon ziren. Honetaz gain, Inurri Eskaut Taldekoak merkatu txikia jarri genuen, Uztartuz Taldea Bidezko Merkataritza sustatzeko postua jarri zuen eta La Otra mirada elkartea artisau lanak saltzeko postua jarri zuten.

Eguerdian, guztiok batera bazkaltzeko aukera izan genuen, Inurri Eskaut Taldeko Asabak, monitore ohiak, prestatutako bazkaria jan genuen. Talde guztiak batera egoteko momentu paregabea izan zen.

Arratsaldean, tailer eta jolas desberdinak egon ziren. Honetara Durangoko eta Durangaldeko hainbat haur eta gazte etorri ziren ondo pasatzeko asmotan. Tailer eta jolas desberdinetan parte hartu ostean sorpresa bat izan zuten, Bidebarri Taldeak prestatutako txokolate beroa bizkotxoekin.


Jolastu eta ondo pasatu ostean, denok batera Gabon Jaiari amaiera emateko 19.00etan meza ospatu genuen. Mesa oso berezia izan zen, guk Bilbotik hartutako Beleneko argia gure elizara ekarri genuen guztion artean elkarbanatzeko. Beraz, poztasunez eta alaitasunez ospatu genuen.

Bidean Beti Prest!!

Partekatu!