Uda bukatu eta martxan jarrita!!

Udako kanpamentutik ez duzue gure berririk izan. Baina esan beharra dago, aurtengo kanpamentua itzelezkoa izan dela. Bakarrik egin dugun arren, oso gustura ibili gara urtean zehar ibili diren umeak zein frogatzera etorri direnak. Lehen aldiz etorri diren askok gurekin gelditzea hautatu dute, zelako poza guretzako!!!

Kanpamentuan hainbat gauza egin ditugu: jolastu, abestu, errekan errefreskatu, bolantea egin eta guztion artean gehiago ezagutu. Astea pasa hala udako kanpamentuko argazkiak ikusgarri izango dituzue Facebook-ean zein Blogean.

Oporrak bukatu dira eta Inurri lanean hasia da. Monitoreak elkartzen hasi gara eta laster ikasturteko planing asteburua izango dugu.

Hemendik aurrera gure berriak izango dituzue ikasturteari begira.

Adi!! Gure blogean berri guztiak izango dituzu irakurgarri.

Besarkada handi bat!!

Partekatu!