Txitxiburduntzi

Martxoaren 1ean urteroko Txitxiburduntzi ospatu genuen Inurrin. Eguna Txirinean hasi zen goizeko 10etan eta handik Izurtzara joan ginen. Egun osorako euria emanda zegoen arren, eguraldiak errespetatu gintuen eta goiz osoan zehar eguzkia izan genuen zeruko jaun eta jabe. Behin Izurtzan, Kaskondoekin batu ginen, haiek han baitzeuden asteburupasa (irteera nola joan zen jakin nahi baduzu jarraitu hurrengo esteka: http://bit.ly/KasTrebeakIrteera), eta Asaba batzuk ere han zeuden sua prestatzeko aurreratu baitziren.

Talde guztia batu zenean Txitxiburduntziri hasiera eman zitzaion. Hamaiketakoa salda bero batekin hasi zen eta eman genuen paseoaren ostean oraindik gose gehiago izateko balio izan zuen. Baina nola ez, benetako protagonista txorizoa izan zen. Bai umeak zein gazte eta gurasoak makila batean sartuta zegoen txorizoarekin  sutara hurbildu ziren. Txorizoak txandaka egin genituenez adin desberdineko jendeak momentua partekatu zuten.

Behin urdaila beteta geneukala txikienak jolasten hasi ziren, eta hain txikiak ez direnek ere parte hartu zuten jolasetan. Beste batzuek mahainguruak eratu zituzten, eta bertan aurreko kanpamnduetako anekdotak kontatuz barre itzelak bota zituzten. Digestioa eginda geneukanean Izurtzako frontoira joan ginen eta zelai errera torneo bat egin genuen. Aspaldi ez da ikusi hain txapelketa zirraragarririk.

Y con tanta diversión llegó la hora de irse casi sin darse cuenta. Nos hicimos una foto de grupo y cantando el agur eskaut dimos la jornada por concluida. Fue, sin duda alguna, un día que no caerá en el olvido.

Eta hainbeste dibertimendurekin joateko ordua ia konturatu gabe heldu zen. Talde-argazki bat egin genuen, eta agur eskauta abestuz egunari amaiera eman genion. Dudarik gabe, ahaztuko ez dugun eguna izango da.

Partekatu!