Kas – Trebeak irteera

Otsailaren 28tik martxoaren 1erako asteburuan Kaskondoak eta Trebeak adarrek, biek batera, irteera eduki zuten Izurtzara. Batera heldu ziren eta guztiek batera afaldu zuten, lotsak kentzen joateko aukera paregabea izan zen. Afaldu ondoren Trebeek ekintza bat eduki zuten, non pelikula bat ikusi zuten. Kaskondoek gaubela izan zuten eta Musika Kutxara jolasteaz gain, karta-joko berriak ere ikasi zituzten.

Hurrengo egunean Trebeak Burgosera joan zire uda honetan egin dezaketen auzolandegia ikustera. Horregatik, Kaskondoek Powolanderantz paseo bat eman zuten menditik. Bertan harriak hartu zituzten, Powinsky sendatuko duen edabea sortzeko beharrezkoak. Ez dakizu zertaz hitz egiten ari garen? Orduan klikatu hurrengo estekan: http://bit.ly/PowoenMezua. Menditik emandako paseoan otoitz bat egin zuten: haien begiak eta belarriak zabaltzen ikasi zuten, horrela natura hobeto entzun ahal izateko.

Para comer hicieron unos deliciosos macarrones a la carbonara. A la tarde la rama de Trebeak se fueron y las Kas se quedaron solas en la casa. Por ello, aprovecharon para pintar las piedras que habían cogido por la mañana y para darse una buena ducha, que hacía falta. Después fueron a jugar al frontón de Izurtza, y lo pasaron genial.

Bazkaltzeko makarroiak egin zituzten, oso ona zegoen karbonara saltsarekin. Arratsaldean Trebeak etxera bueltatu ziren, eta Kaskondoak bakarrik geratu ziren Izurtzan. Hori dela eta, goizean hartutako harriak margozteko aprobetxatu zuten denbora. Ondoren, beharrezkoa zen dutxa hartu genuen eta jarraian Izurtzako frontoira jolastera joan ziren, ederto pasatu zuten.

Hurrengo eguna ere oso entretenigarria izan zen Txitxiburduntzi zelako. Horregatik, goizean etxea garbitu zuten dena prest eduki eta txorizoaz gozatzeko. Laburbilduz, asteburu hau ahaztezina izan da.

Partekatu!