Powoek Kaskondoei bidalitako mezua

Gaur Kaskondoek mezu garrantzitsu bat jaso dute. Pen drive misteriotsu batek urruneko tribu baten filmaketa bat ezkutatzen zuen. Tribu hori Powoen tribua da eta dokumentu honen bidez premiazko laguntza eskatzen zieten. Tribuko nagusia oso gaixorik dago, eta ohetik altxatzeko ere ez da gai. Tribuko gainerako partaideek ez dakite bera osatzeko edabea prestatzen, eta horregatik, Kaskondoei laguntza eskatu diete.

Jarraian uzten dizuegu Powoek bidalitako bideoa. Kaskondoak gai izango ahal dira edabea prestatzeko beharrezkoak diren osagai guztiak aurkitzeko? Hasi da abentura.

Partekatu!