Martxoak 8: Lilakrosa Durangon! Emakumearen eguna
Aurreko domeka goizean Durangon Lilakrosa ospatu zen, genero berdintasunaren aldeko lasterketa bat. Honetan Inurriko batzuk parte hartu genuen. Ezkurditik irten ginen ziztu bizian eta Durangoko zenbait lekutatik pasa ondoren, Lilakrosa Kalebarriara heldu zen, non gure Kaskondoak, Elene eta Amaia, zain zeuden lekukoaren erreleboa hartzeko asmoz. Ondoren, lasterketak Santa Anaraino jarraitu zuen eta ekintza honetan parte hartutako jende guztia han elkartu ginen; gainera, Batukandra genuen plazan zain, han geundenak entretenitzeko eta dantzarazteko. Horrez gain, parte hartzeagatik, bakoitzari motxila bat bokadillo eta urarekin eman zizkiguten, zelako txolloa!
Inurrirentzat oso garrantzitsua da era honetako ekintzetan parte hartzea, taldeko txabaleria hezitzeko oinarrietako bat genero berdintasuna delako eta hauei ikusarazi nahi diegu borroka egitearen garrantzia, bai neskek eta baita mutilek, emakume moduan dauzkagun eskubideengatik eta baita egun horretan Lilakrosan inguratu gintuzten emakume guztien eskubideengatik ere. Horrelako gauzetan parte hartzera animatzea, inguratzen gaituen errealitateari buruz eta geratzen zaigun lan gogorrari buruz kontzientziatzeko modu bat da guretzat.
Horregatik, eskerrak eman nahi dizkizuegu Durangon ospatu zen Martxoaren 8an parte hartzera hurbildu zinetenei, eta borrokatzen jarraitzera animatzen zaituztegu, bizirik gauden emakumeengatik eta ez daudenen memoriagatik.
Bidean Beti Prest!