Gurasoek ere ez dute atsedenik hartzen – Rastrilloaren kronika

Inurriko Gurasoak komisioko guraso batzuek aurtengo rastrilloa gogorarazteko mezu bat bidaltzen dute:

“Urtero lez, INURRI ESKAUT TALDEAk bere Gabonetako rastrilloa egin zuen Gabon Jaia ospatzen zen egunean. Aurten, Gurasoak komisioan rastrilloan ateratako diruaren %50a Síndrome de Angelman Durangaldea ( https://es-es.facebook.com/sindrome.deangelmandurangaldea ) erakundeari doahitzan ematea erabaki zen.

Eguna izugarri polita izan zen, haiekin partekatu ahal izan genuelako, eta horrek Angelman Sindromeari buruz ezagutza handiagoa izateko balio izan zigun. Gure aldetik, eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen, bai egunean bertan laguntzera etorri zirenei, bai eta aurreko prestaketa guztian parte hartu zutenei ere. ESKERRIK ASKO! MILA ESKER amets hau posible bihurtzeagatik.”

Eskerrik asko zuek egin zenuten lan guztiari!

 

Partekatu!