Kaskondoen Aste Santua

Kaskondoek egunkari bat egin dugu Aste Santuan egindakoarekin. Zuen gustokoa izatea espero dugu!

Apirilak 8, osteguna

Ostegunean goizean geratu ginen mendira ibiltzera joateko, Neberondora joateko asmoa genuen baina, azkenean, beherago zegoen merendero baten geratu ginen. Igotzen ari ginen bitartean, pintzaren jokora jolastu genuen. Hara heltzean, hamaiketakoa jan genuen eta amaitzean, guztiok elkartu ginen eta zuzendariak bidalitako audioa entzun genuen, bai eta naturari buruzko ipuin bat ere. Ondoren, galdera batzuk erantzun genituen, marrazki, hitz edo esaldi baten bidez. Jarraian, landa apur bat batu eta txukundu genuen eta joan aurretik, denbora librea izan genuen eta ondoren guztiok batera jaitsi ginen durangora. 

Apirilak 9, ostirala

Monitoreek zuzendariak bidalitako bideoa erakutsi ziguten eta esan ziguten Aste Santuari buruzko antzerki bat egin behar genuela. Ondoren, grabatu gintuzten eta bideoa zuzendariari bidali zioten. Jarraian, berak bidalitako Aste Santuari buruzko bideoa ikusi genuen eta, azkenean,  “Pio-Pio” alboko plazara bajatu ginen eta zelai errera, “quién soy” eta Tabú-ra jolastu genuen. 

Apirilak 10, zapatua

Zapatuan kuxin batzuk hartu genituen erlaxazio ariketa bat egiteko. Ondoren, Jainkoaren adiskidetasunari buruzko abesti bat entzun genuen. Jarraian, ostegun eta ostiralean egindakoari buruzko artikulu bat idatzi genuen. Amaitzeko, erronka finala egin genuen (txan, txan, txan…). Honetan, galdera batzuk erantzun behar genituen eta grabatu gintuzten zuzendariari bidaltzeko eta sare sozialetara igotzeko.

Oso ondo pasatu dugu hiru egun hauek besteekin partekatzen eta txoko berriez gozatzen.

Partekatu!