Kaixo, Koskorrak gara!

Kaixo, Koskorrak gara!

2021-04-22 Berriak 0

Duela bi aste Koskorrak Aste Santuko kanpamentua egin genuen, apirilaren 8, 9 eta 10ean. 

Lehenengo egunean goizeko 10etan geratu ginen eta Izurtzara ibiltzen joan ginen, Intxaustiren laguntza izan genuen, monitoreen faltagatik. Heltzean ezagutza jolasak egin genituen, jende berria apuntatu zelako. Abenturarekin jarraitzeko prestatutako jarduerarekin jarraitu genuen, Naiara aurkitzeko pista joko bat zena, aurreko bileran Shere Khana-k bahitu zuena. Bazkalostean, beste jolas batzuk egin genituen, besteak beste, Pi 30.

Ostiralean, 9an, Muntsaratzeko merenderora hurbildu ginen paseatzen. Abenturarekin jarraitzeko, Gymkana bat egin genuen, 5 proba pasatu behar genituen Shere Khana-en bila joateko entrenamendu modura zirenak. Bazkalostean, jolas batzuk egin genituen. Eta arratsaldeko 17:00etan Durangora heldu ginen.

Kanpamendua amaitzeko, 10ean oinez joan ginen Arriandira. Abenturarekin jarraitu genuen, baina oraingoan ez zen frogarik izan, ezta gymkanarik ere; izan ere, adarren sinbologia landu genuen, txartelak, seisenak (sei neska-mutilen talde txikiak) eta gure “Libro de Oro” erabiliz. Maximen errepasoa ere egin genuen froga batzuekin. Bazkaldu ostean, jolas batzuk egin genituen eta denbora librea eduki genuen.

Dena “batida” baten bitartez garbitu eta Durangora abiatu ginen. Arratsaldeko 17:00etan, kanpamentu dibertigarri bati amaiera eman genion eta proposatutako guztia lortu genuen.

Bidean beti Prest!

KOSKORRAK

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar