EEB-ko jardunaldiak!!

Asteburu honetan hainbat monitore EEB-ko jardunaldietan parte hartu dugu. Zapatuan batzuk nahiko goiz Durangon trena hartu genuen eta beste erdia kotxean joan ziren. Guztion helmuga Orduña zen. Han Herrialdeko eta beste zonaldetako eskautekin topo egin genuen.

Jardunaldiei hasiera emateko, aurkezpentxo bat eta otoitza egon zen. Ondoren, monitore berriak (June, Ester eta Olatz) Euskalerriko Eskautak Bizkaiako (EEB) monitore berri guztiekin elkartu ginen jarduera batzuk egiteko asmoz. Horien artean mediku eta kazetarien papera hartu behar izan genuen jolas batzuk egiteko, eta egia esan oso dibertigarria izan zen.

Egindako jarduera guztiak oso interesgarriak eta ezinbestekoak izan zirela uste dugu, baina gehien txunditu gintuena monitore berri guztien artean egon zen giro ona eta monitore zaharrek egin ziguten ongietorri paregabea.

Gainontzeko monitoreak txokoka banatuta lanean hasi ginen. Egun osoan zehar gai desberdinak jorratu genituen: Simbologia, parte hartzeko espazioak EEB-an, Hezkuntza prozesua parte hartzen duten eragileak eta lan heziketa. Gai bakoitzeko beste azpi-gai batzuk zeuden eta txokoka landu genituen.

Gai hauekin, txokoka guztion artean egiten dugunaren inguruan oinarrituta kontrastatu genuen. Kontraste hauek egin al izateko, jardunaldietara joan aurretik gure taldean lana egin genuen. EEB-n horrelakoak ematen diren edo ez ondorioztatzen ibili ginen. Goizean eta arratsaldean landutakoaz nahiko pozik gelditu ginen; gauza berriak ikasteaz gain, beste taldeekin kontrastatzea positiboki ikusi genuen.

Zortziak aldera, denon artean ospakizuna izan genuen. Jesusekin eta bertan egon ginen partaideekin modu berezi baten egindakoa partekatzeko aukera izan genuen.

Gauean, talde batek prestatutako gaubelan parte hartu genuen. Hainbat talde egin ziren, talde bakoitzak froga desberdinak gainditu behar zituen mapa zatiak lortu ahal izateko.

Domeka goizean, gosaldu ostean zonaldeka lanean jarri ginen. Gu Herrialdean dauden beharrak atera genituen eta ondoren hauek betetzeko baliabideak bilatu genituen. Ondoren, zonalde guztietakoak kargu ideologiko-ka banatu ginen eta baita ikusi genituen beharrak komentatzen eta sailkatzen aritu ginen.

Honek guzti honek asko motibatu gaitu eta zuei guztioi ikasitakoa irakasteko izugarrizko gogoekin gaude.

Egia esan esperientzia oso polita izan da guretzako eta martxoko jardunaldiak heltzeko itzelezko gogoak ditugu!!

Bidean Beti Prest!!

Olatz, June, Esther eta Iraide
————————————————————————————————-
Este fin de semana unos cuantos monitores hemos participado en las jornadas de Septiembre de EEB. El sábado por la mañana algunos cogimos el tren y otros fueron en coche. El destino de todas y todos era Orduña. Allí llegamos y nos juntamos con el resto de monitores de Herrialdea y de otras zonas.

Para dar comienzo a las jornadas, hubo una pequeña presentación y una otoitza. Después, las nuevas monitoras (June, Esther y Olatz) se juntaron con el resto de los monitores nuevos de EEB para realizar algunas actividades. Hicieron de médicos y periodistas para poder realizar algunos juegos, y la verdad que fue muy divertido.

Creemos que las actividades que se realizaron fueron interesantes y precisas, pero lo que les asombro fue el buen ambiente que hubo entre los monitores nuevos y la buena acogida que los monitores antiguos les hicieron.

Los demás monitores nos dividimos en txokos y empezamos a trabajar. Durante todo el día estuvimos trabajando diferentes temas: Simbología, espacios de participación en EEB, agentes que intervienen en los procesos educativos y tarea educativa. Dentro de cada tema había subtemas, que mediante esto nos dividimos por txokos.

Con estos temas, en txokos contrastamos sobre lo que se hace. Para poder contrastar, antes de ir a jornadas nosotros y nosotras trabajamos sobre ello. Estuvimos sacando conclusiones si en EEB pasa o no. Nos quedamos bastante contentos y contentas de lo trabajado durante la mañana y la tarde. A parte de trabajar cosas nuevas, contrastar con otros grupos lo evaluamos positivamente.

Sobre las 8, todos juntos tuvimos una celebración. En la que tuvimos ocasión de compartir con Jesús y todos los que estábamos allí lo que habíamos realizado en todo el día de una manera especial.

A la noche, participamos en la velada. Se hicieron diferentes grupos y cada grupo tenia que pasar diferentes pruebas para conseguir cachos de mapas.

El domingo por la mañana, después de desayunar nos pusimos a trabajar por zonas. Nosotros y nosotras sacamos las necesidades que hay en Herrialdea y luego buscamos soluciones. Después, nos juntamos todas las zonas y nos dividimos por cargos ideológicos. Y aquí también sacamos las necesidades.

Todo esto nos a motivado mucho y con ganas de enseñar.

Ha siso una experiencia muy guay y tenemos ganas de que lleguen las jornadas de Marzo!

Bidean beti prest!

Partekatu!