Covid-19aren gaineko komunikatu eguneratua

Kaixo Inurri,

Gaur egungo osasun-egoera eta azken egunetako gertaerak direla eta, begiraleok, joan den urriaren 21ean bidalitako jakinarazpena eguneratzeko asmoarekin, Inurri Eskaut Taldeko kide zareten familia guztiekin harremanetan jartzea beharrezkoa ikusi dugu. Gure ustetan, garrantzitsua da egiten dugun lanarekin jarraitzea, batez ere murriztapen eta ziurgabetasunegoera honek gazteak uzten dituen posizioaren aurrean, eta, are gehiago, iraungo duen ezjakintasunaren aurrean. Hori dela eta, zuekin harremanetan jartzen gara, hemendik aurrera jardueretan nola jokatuko den jakinarazteko.

Kasu askotan, hartutako neurriak Eusko Jaurlaritzak COVID19aren aurrean araututakoak eta gomendatutakoak baino murriztaileagoak dira, eta azaroaren 6ko 38/2020 Dekretua hartzen da oinarritzat. Baina monitoreek burututako hausnarketa sakonaren ondorio nagusia gure erantzukizuna taldekide guztien ongizatea zaintzea da. Halaber, nabarmendu nahi dugu orain arte, covid19 pandemia hasi zenetik, Inurri Eskaut Taldean ez dela kasu positiborik eman, ez gazteen artean, ezta monitoreen artean ere; horrek hartutako neurrien erakingortasuna baiezten du.

Aurrekoa kontuan hartuta, koronabirusaren (COVID19) egoera eta bilakaera ikusita, eta urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren bidez alarma-egoera deklaratu denez, Inurriko monitoreek hurrengo neurri hauek hartu ditugu:

  • Bilerak online egingo dira, baldin eta modalitate hori bateragarria bada planteatutako jarduerekin eta adar bakoitzaren helburuekin.
  • Online formatua erabiltzen ez denean, jarduera presentzialak kalean nahiz lokaletan egingo dira, eta lehentasuna emango zaio beti kalean egiteari.
  • Jarduera presentzialetan, Osasun Ministerioak ezarritako nahitaezko neurriak bete beharko dira. Maskararen erabilera nahitaezkoa da, gutxieneko distantzia 2 m-ra mantenduko da eta bestelako neurri osagarriak hartuko dira, hala nola gel hidroalkoholikoa erabiltzea eskuak garbitzeko.
  • Presentziazko jardueretan 6 pertsona elkartuko dira, gehienez, leku itxietan nahiz kanpoan. Beraz, adarrak gehienez 6 laguneko taldetan banatu beharko dira jarduerak egiteko, monitorea barne. Ahal den neurrian, talde horiek beti berdinak izango dira.
  • Leku itxietan egindako bilera presentzialek, gehienez, 90 minutuko iraupena izango dute.
  • Barneko bileren kasuan, espazio horren %50eko edukiera errespetatuko da, eta begiraleek instalazioak garbitu eta aireztatzeko neurriak hartuko ditugu, materialak edo tresnak partekatzea saihesteaz gain.

Azkenik, Inurriko begiraleek animo-mezu bat bidali nahi dizuegu familia guztiei, eta gure laguntza eskaini nahi dizuegu sor daitezkeen edozein arazo, zalantza edo egoeraren aurrean. Zuen seme-alabekin egiten dugun lanak bide hau errazagoa eta atseginagoa egitea espero dugu. Guk ahal dugun bezala emango dugu gure harri-koskorra. Eta gogoratu beti:

“Eskautak pozez gainditzen ditu zailtasunak” – Baden Powell

2020ko azaroaren 7an, Begiraleak

Partekatu!